Category Archives: Blogak

Ander Deuna Ikastolako Ikasleen Glogak

Ander Deuna 6A Portadaren gloga

Ander Deuna 6A

Ander Deuna Ikastolako maisua, Orkatz,  bloga, glogak eta 2.0 beste herramintak eta aplikazioak erabiliz aritu da 6A eta 6B ikasgeletan. Baina bere esperientzia bitxia da Glogster erabili beharrean Glogster/Edu tresna erabili duelako ikasleekin.

Ikasblogak 2010 Jardunaldian ikasleekin egindako esperientzia aurkeztu du Orkatzek: “Blog eta Glogekin trebatuz, herraminta berriak ezagutu”

Ander Deunako LH 6A ikasgelako blogean ikasleekin egindako beste lanak ikusteko egizue klik esteka honetan

Hona hemen Ander Deunako ikasleen lanak ikusteko beste esteka!

ander Deuna 6B

Ander Deuna 6B

Orkatz, profesor de Ander Deuna, ha trabajado con Blogs, Glogs y otras aplicaciones y herramientas 2.0 con 6A y 6B y ha presentado la experiencia de aula en Ikasblogak 2010

Hhaciendo clic en las imágenes accederéis a los trabajos realizados por el alumnado utilizando Glogster/Edu

Blog berri bat: Poster Digital

Gaur blog berri bat jaio da. Poster Digital du izena.

Blog honetan Getxoko Berritzeguneko zonaldean sortutako glogak edo multimedia-posterrak argitaratuko ditugu. Gure asmoa da material didaktikoen bilduma bat egitea, eta irakasleei eskeintzea foro hau haien materialak, ezagupenak eta esperientziak elkartrukatzeko.

Poster Digital Bloga
Poster Digital

Hasteko, Poster Multimedia ikastarorako sortutako Gloga aurkeztuko dizuet. Poster honetan glogak egiten hasteko beharrezkoak diren baliabideak aurkituko dituzue: Glogsterren Tutoriala, helbide interesgarriak, …
Halaber, 2.0 tresnen gloga ezagutarazi nahi dizuet, gaiaren araberako bilduma honetan 2.0 tresnen helbide interesgarriak ikusiko dituzue.
Bukatzeko, beste esteka batzuk ere aurkituko dituzue, horietan materialak gaztelaniaz daude.